Egunero bezero berri bat ezagutzen dugu, eta guretzat lehena izan zen bezain garrantzitsua da.
Ekitaldien antolatzaileak, kirol-klubak, udalak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak. Guztiek jarri dute eta jartzen dute guregan konfiantza beren ekitaldien izen-emateak eta sarreren salmenta kudeatzeko.
Zure ekitaldiaren tamaina edozein dela ere, hemen gaituzu zuretzat prest. Gurekin lan egiten hastea oso erraza da. Ausartzen zara?
Zure ekitaldia argitaratuta 24 ordu baino gutxiagotan.
Zergatik zuk, guk zure ordez egiten badugu?
Bidali iezaguzu zure ekitaldiaren araudia edo baldintzak.
Araudia aztertzen dugu, formularioak prestatzen ditugu eta berrikusteko bidaltzen dizkizugu.
Datuak eta formularioak ondo daudela baieztatzen diguzu.
Zure ekitaldia argitaratzen dugu eta gune pribaturako sarbide-datuak bidaltzen dizkizugu, izen-emateen bilakaera unean bertan ikusteko.